Búsqueda de Editorial : ELKAR

309 resultados

  • EZ NAIZ ONDO AKORDATZEN
    LINAZASORO IZAGIRRE, KARLOS
    Santu baten bizitza kontatzen duen idazkiari deitzen zaio hagiografia, eta honako hau duzue, egileak berak kontatuta, bere santu-bizitzaren azalpen xehe eta guztizkoa, menosten hasitako oroimenak uzten dion neurrian betiere. Bertan aurkituko ditu irakurleak mirari harrigarriak, hitzaldi txundigarriak, esku-erakutsi miragarriak, doatsutasunezko ekintzak? Baita adarjotze bikaina...

    16,50 €

  • MUNDU ZITALAREN KONTRA
    BEGO¥A MADARIGA, LIZAR
    Kiosko bat Benidormen, hondartzako pasealekuaren aurrean, garai batean egunkariz eta bezeroz mukuru, gaur egun ahazturaren eta dekadentziaren ikur bihurtua. Eta bertan bi emakume lanean, goiz eta arratsaldeko txandetan: Pilar, XX. mende erditsuan kioskoa ireki zuen arrantzalearen alaba, ahizpa zahar elbarriarekin bizi dena; eta neska gazte bizkaitar izenik gabeko bat, udan lant...

    14,25 €

  • LEHENDAKARIAREN ALABA
    PETXARROMAN GUTIERREZ, I¥AKI
    2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal Herriko politika eta mundu mailako larrialdi klimatikoa uztartzen dituen distopia: EH Bildu Gasteizko Jaurlaritzan, gero berriz ilegalizatua eta bere lehendakaria Baionan erbesteratua; Ayuso eta Abascal Espainiako Gobernuan, euri faltaren ondorioz ura negozio pribatu bihurtua, be...

    20,00 €

  • AITONA FLOREN
    MITXELENA, KARMELE / MITXELENA, JOKIN (IL.)
    Aitona Floren gutxien espero zutenean hil da, bihotzekoak jota. Juneren bizitzan sekulako hutsunea utzi du aitonak. Etxekoen laguntzarekin ikasi beharko du egoera berriari buelta ematen. ...

    12,60 €

  • MENDEKU ESKUBIDEA
    PRAT URZAINKI, ERNESTO
    Larru, neska punk toxikomano ohia, Baztango udalaren enplegu babestuko brigadan dabil, zenbait ijito eta marokoarrekin batean, bide ertzeko sasiak garbitzen eta seinaleak pintatzen; alde batera utziak ditu lehengo ohiturak eta makurdurak, baina ikusten dituen injustizien aurrean bor-bor sentitzen du barruan mendekurako gogoa. Ernesto, enplegu babestuko arduraduna eta idazlearen...

    16,00 €

  • HARRY POTTER ETA SUAREN KOPA
    ROWLING, J.K.
    Udako oporrak dira eta Harry Potterrek las-ter hasiko du laugarren ikasturtea Hogwar- tseko Magia eta Sorginkeria Eskolan. Hara joateko falta diren egunak zenbatzen ari da Harry: han sorginkeria berriak izango ditu ikasteko, quidditchean ere jokatu beharko du, eta oraindik badu zer miatu eta aztertu Hogwartseko gazteluan. Baina Harryk kon- tuz ibili beharko du, ustekabeko arris...

    23,00 €

  • GIZON BARREGARRIAK
    AGIRRE ODRIOZOLA, JOXEAN
    Jubilatu ondoren aspertzen hasita dauden komando ohi bateko kideak atraku bat eta bahiketa bat antzez-tera jolastuko dira, berrogei urte lehenagoko ekintzak gogoratzeko, batetik, eta garai hartan atzetik izan zituzten lehen promozioko ertzainekin sagardotegian apustu bat egin dutelako ere bai. Politika, umorea eta erotismoa nahasten dituen kok-tel gisa funtzionatzen duen nobela...

    19,00 €

  • PERSÉPOLIS
    SATRAPI, MARJANE
    Persepolis-ek Irango iraultza islamikoa kontatzen digu neskatila baten ikuspegitik, bere familian eta herrialdean gertatzen diren aldaketa handiei harrituta begiratzen baitie, berak zapia eramaten ikasi behar duen bitartean. Guztiz pertsonala eta sakonki politikoa, Marjane Satrapiren kontakizun autobiografikoak trebeki aztertzen du zer esan nahi duen gerra eta zapalketa giro ba...

    23,90 €

  • BUFALO GUZTIAK
    MADARIAGA, JUAN RAMÓN
    1569 urtea. Garaitzeta sutan dago. Sugarretatik ihesi hamabost urteko Estefana gaztea Garrax uhartera irits da, itsasbeheran. Itasertze berera iritsi dira Miriam Otalora eta Katalin eta Gontzal seme-alabak, Haize-Begi familia-etxera, 450 urte geroago. Elkarri lotuta daude, ordea, euren bizitzan. ...

    20,00 €

  • SAHARA, HERRI BAT ERRESISTENTZIAN
    BERASAIN TRISTAN, KRISTINA
    Mendebaldeko Saharakoa ahaztutako eta isilarazitako gatazka da. Hamasei urteko gerraren ostean eta ia hiru hamarkadako su-etenaren ostean, sahararrek berriz ere armak hartu dituzte. Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia izan zen, 53. probintzia, baina frankismoak ez zuen behar bezala amaitu deskolonizazio prozesua. Traizioen kateaketa etengabea da orduz geroztik. Marokoren oku...

    17,50 €

  • JON MAIA * KANTU BERRI BAT GARA (LIB+CD)
    MAIA SORIA, JON
    2021. urte bukaeran Jon Maiak ezuste ederra eman zigun Kantu bat gara disko/liburuarekin. Bertan bildu zituen 30 urtetan berak egindako kantak, Ken Zazpik, Garik, Negu Gorriakek eta puntako beste talde eta musikariek ezagun egin dituztenak. Kantu bat garan Maiak berak kantatu zituen, Pello Ramirezek (celloa), Gorka Hermosak (soinu handia) eta Nacho Sotok (pianoa) lagunduta. Ond...

    24,95 €

  • MAITASUN KAPITALA
    JAIO, KARMELE
    Emakume ahaldundua eta kontzientziatua izan arren, liburuko protagonista bere bikotekideak abandonatzen duenean pott eginda geratzen da, eta galdera sortzen da orduan: zer da maitasuna gure bizitzetan? Nola konfiguratu gaituzte, beste alor guztietan pertsona independenteak izan arren, harreman sentimentaletan hain menpeko eta zaurgarri izateko? ...

    22,00 €

  • FEMINISMO ZURIAREN KONTRA
    ZAKARIA, RAIA
    Klase ertain eta altuko emakume zuriak luzaroan hartu izan dira, feminismoari dagokionean, ?aditutzat?, euren ikuspegia, helburuak eta moduak ezarriz. Feminista zuria da zuritasunak eta arraza pribilegioek eskaintzen dizkion ikuspuntua onartzeari uko egiten dion feminista. ...

    21,50 €

  • HARRY POTTER ETA SEKRETUEN GANBERA
    ROWLING, J.K.
    1.1 01.1 10000000000000000 ...

    17,00 €

  • GORA SAN FERMINAK!
    JAKA, ANA / MITXELENA, IOSU (IL.)
    Iruñean, sanferminetako jai giroa biziko dute oraingoan Marimatrakek. Dena ez da, ordea, alaitasuna izango; festak ere eragiten du, batzuetan, beldurra, batez ere, kiliki bat puxika batekin segika edukiz gero. ...

    10,10 €

  • BICHTA EDER
    BIDEGAIN, ENEKO
    Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. Xalbat Barnetxe laborari eta militante zailduak ohartarazi du, isilpean, euskal kostako jauregi abandonatu batean badela asmo ezkuturen bat, eta Eñaut ikertzen hasiko da zer ote den eraikitzaile-promotoreak eta tokiko agintariak lotzen dituen negozio ilun hori. Théodore Ver...

    24,50 €

  • MARRUBIZKO UDA
    MITXELENA ETXEBESTE, KARMELE / ORBE FERREIRO, ALEX
    Maitek askotan pentsatzen du bere familia ez dela normala, etxean ez baitituzte, antza, gauza normalak egiten. Oporretan esaterako, beren Berlingo urdinera igo, karabana zahar bati tiraka, herri galdu bateko kanpin batera joatea besterik ez zaie gurasoei bururatu. Hori gutxi balitz, aita eta ama, iritsi orduko, txakurra eta katua bezala hasi dira. Banatzekotan daude. Maite hala...

    12,60 €

  • LA BELLE
    ALBERDI ESTIBARITZ, UXUE / HIDALGO GARCIA, HUGO (IL.)
    Elkar ezagutu zuten eguna gogoan du Daniellek. Eskolatik bueltan zetorren, goseak amorratzen eta ezezagun bat aurkitu zuen etxeko barrunbean. Ateari bultza egin eta hantxe ikusi zuen, ia sorbaldaraino iristen zitzaion oihalezko maleta bati tiraka. Haur potzolo bat zela pentsatu zuen hasirean, baina, itzuli, eta frantsesez agurtu zuen: ?Bonjour, mademoiselle!?. Daniellek, artean...

    11,50 €

  • ARRAIN HEZUR BAT EZTARRIAN
    OLATZ MITXELENA
    Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. O...

    15,00 €

  • EUSKALIA
    ALVAREZ SARRIEGI, MIKEL
    XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta ongizarte maila gozatzen dute bertako biztanleek oro. ...

    24,00 €

  • BAINUA
    MEABE PLAZA, MIREN AGUR
    Kattak bainu demasa hartu du itsaspean. Onik itzuliko ote da olagarro, sirena, pirata eta marmoken artetik? Sare dauka alboan, eta eskerrak! ...

    9,50 €

  • MISIOA
    MEABE PLAZA, MIREN AGUR
    Elur-giroa zegoen bi antzara haiek basora heldu zirenean. Kattak eta lagunek ez zekiten laster misio bat bete beharko zutenik: bi pakete eramatea izan baten azpiraino? ...

    9,50 €

  • ISILDUTAKO ESKUAK
    ABRIL OLAETXEA, JON
    Irudipena dago XX. mendean, gerraostean, emakumeak oro etxean geratu zirela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonei utzita. Alabaina, legeek eta usadioek horretara bultzatu arren, izan ziren hainbat andrazko, beharrak eta ausardiak hauspotuta, giroari aurre egin eta hainbat arlotan aritu zirenak. Esku finak eskatzen zituzten lanak izaten ziren, baina soldata-...

    22,50 €

  • LUAREN ITZALA
    ANDUEZA, JOHN
    Herriko gazteak suminduta daude izurrite zikinaren ondorioz ezarritako debekuen erruz. Ez dago eskubiderik, urterik ederrenak lapurtu nahi dizkiete. Kokoteraino daudenez, gaupasa klandestinoa antolatu dute herriko eraikin abandonatuan. Damutuko dira, dedio! Adiskide baten hilketa oso kolpe latza da. Eta salaketa anonimoek eta mendeku goseak egundoko triskantza eragin dezakete. ...

    15,75 €

  • SEX-SUA
    ARETXABALETA, KARLOS "TXAPEL"
    Disimuluz ezker eskua nire lo-zakuan sartu dut eta eztanda egitear dagoen haragizko panpina ferekatzen hasi naiz. Ez dut uste konturatu denik, biharamuneko mendi-bueltari buruz hizketan jarraitzen du hitz eta pitz. Nik, berriz, ezin dut bere gorputz biluzia burutik kendu; suabe-suabe larrua jotzeko galdegingo nioke. Dagoeneko beranduegi da, halere, nire eskua arinegi doa nire p...

    10,85 €

  • IPUINA ENGAINUA DA
    ZALDUA, IBAN
    Ipuin liburu bat da da, 17 istorio dituena, normalean Ibanek idatzi ohi dituenak baino pixka bat luzeagoak. Gaiak askotarikoak; ibanen mundu literarioan agertu ohi direnak: bikote-arazoak, adulterioak, guraso-semealaben artekoak, kontu fantastikoak eta zientzia fikziozkoak, sare sozialetako jardueraren parodia, gizarteko kritikak (segregazio eskolarra, armagintza), musika, m...

    24,05 €

  • ERRETZAILE DAMUTUEN KONPAINIA
    EPALTZA, AINGERU
    Hirurogei urteko talaiara iristen ari da Edu Saragueta kazetari irundarra, ez lanik, ez dirurik, ez osasun onik, ez bikote-lagunik gabe. Horiek guztiak lortzeko eta bere bizitza aldrebestua zuzentzeko ahaleginak egingo ditu gizonak, eta bilaketa horretan hamaika xelebrekeria biziko ditu, baita hainbat lagun bitxi ezagutuko ere, Edurendako buru-hauste eta lekukoon jostetarako. O...

    24,50 €

  • M AMA, EME, UME
    FERNANDEZ MARITXALAR, ESTITXU / LAGOMA POMBAR, ERIKA
    Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza? tradizioz emakumeari egokitu zaizkion eginkizunak dira denak ere, batzuk biologiaren indarrez, beste batzuk gizartearen antolamenduaren erruz. Horrenbestez, ez da harritzekoa, feminismoak andrazkoen emantzipazioaren alde egiten duen borrokan, amatasunari destainaz edo gutxienez deserosotasunez begiratu izana, patriarkatuaren t...

    23,50 €

  • AITONA LUKASEN TXABOLA
    AÑORGA LÓPEZ, PELLO
    Baserria eraitsi zutenez geroztik, aitona txabolan bizi da, eta ez da beste inora joaten. Krispin biloba gonbidatu du gaurkoan. Pozik hartu du gonbidapena, izan ere aitonak ez du inoiz presarik izaten, eta berarekin egoteko behar duen denbora hartzen du. Txabolara sartu orduko, ordea, asko harritu da Krispin: batetik, inguratzen duen guztia zaharkitua iruditu zaiolako, bestetik...

    12,60 €

  • SOLTEROEN DANTZALEKUAK
    AGIRRE ODRIOZOLA, JOXEAN
    Gaztetan, Deustuko Unibertsitateko ikaslea zela, ikerketa bat egiten ibili zen nobelako protagonista, baserritarrak joan ohi diren diskoteketan ze ohitura zeuden eta horrek maiorazkoak mutilzahar geratzearekin zerikusirik ba ote zuen. Aldi berean, frankismoari kontra egiteko, Erakundean ere sartu zen, harik eta, atxiloaldi batean jasotako pasadaren ondoren, borroka-gogoak joan ...

    20,00 €