Bilaketa Editorial : EREIN

75 emaitzak

  • ERLEEN AZKEN ZIZTADA
    IRIBAR ELIZEGI, KEPA
    Gerra zaharren itzalak eta gaurko eguneroko ilunak gurutzatzen dira Erleen azken ziztada eleberrian. Getariako kale estuetan, Kantauri itsasoko olatu handien artean eta Bidasoaren bazterretan, ihesaldiak, bahiketak eta sekretuek pertsonaien patuak nahasten dituzte. Aitor Letamendia detektibea, bere iraganeko zauriekin oraindik borrokan, eta Edurne Rodriguez, Ertzaintzako ofizia...

    23,00 €

  • ARTUROREN UHARTEA
    MORANTE, ELSA
    Arturoren uhartea eleberri ahaztezina da, irakurlea murgilarazten du Arturo izeneko nerabe baten bizitzan eta emozioen esnatzean bidaia batean bezala. Napolitik gertu, Procida uhartean, ingurune isolatu eta ia mitiko batean hazten da, aita urrun eta misteriotsu batek eta ama baten absentziak markatua. Bere izaera eta munduaren ulermena bakardadearen eta fantasiaren bidez eratu ...

    23,00 €

  • PUNTOBOBO
    MARTÍN ZAPIRAIN, ITXASO
    Ez da normala izango, esan zion medikuak haurrak urtebete zuenean. Jaio aurretik, ordea, Amak jakin bazekien barruan zeraman haurra ez zela besteak bezalakoa izango. Amak alaba etxean isolatu zuen, eta herritarren txutxu-mutxuak areagotu egin ziren. Hain zen estua bien arteko harremana, beste alaba baten jaiotzak ez baitzuen hori haustea lortu. Etxe heze eta ilunean sustraituk...

    20,50 €

  • ZEBRAK ETA BIDEAK
    LOIOLA, NEREA
    Gazte bat, ezezkorik esan ezin diona bere etxeko terrazan Ikeako iragarki bat grabatzeari. Emakume bat, haur jaioberria gauez esnatzearen beharrak obsesionaturik, edozer egiteko prest dagoena idazten ari den ipuina amaitzeko. Iraganeko gertakari tragikoa, ustez desiratutako bizitzaren zimenduak astintzera itzuli dena. Noraezean dabilen nerabea, askatasunaren konplexutasunak ezi...

    20,00 €

  • EGUNEN AKABERA
    ALBIZUA CASTELAO, GARAZI
    Barras hamasei urteko gaztea da eta Santurtzin bizi da. Familia bitxia du, berezia, iluna: Otakito, neba maiteena, banpiroen eta mangen friki hutsa; Elene (Ahizpa-tornado) agintzailea, eta bere seme biki xelebreak; amama kondairazalea, birramama diktatoriala; ama, aspaldi olagarro bihurtu zena, eta aita… aita erregea. Isiltasunak gobernatzen du bere etxea. Ez du oraindi...

    18,50 €

  • ETIOPIA
    ATXAGA, BERNARDO
    Ipar poloko hegoaldean, izotz-zati eta glaziarren azpian dago munduko hazitegirik handiena. Milaka eta milaka hazi daude bertan gordeta, Lurraren lau ertzetan jasotako arroz, gari edo artoenak. Inoiz hondamendi naturalen bat edo gerrateren bat izango balitz ere. Hondamendi natural bat, demagun, ahanztura. Bada, literaturaren hazitegi bat balego, liburu honek bertan beharko l...

    17,50 €

  • AHT - ARRISKU HANDIKO TRENA
    LOIOLA, NEREA
    LIBURU HAU DESBERDINA DA Istorio honetan gertatuko dena ZURE eskuetan dago. Misterioak, arriskuak eta abenturak aurkituko dituzu. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure adimena eta bileziak erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai! Baina ez etsi. Edozein unetan egin dezakezu atzera eta beste aukera b...

    16,00 €

  • EURI GORRIAREN AZPIAN
    SERRANO LASA, ASIER
    Paperezko zeru zabalera begiratu, eta hodeiek markatzen duten mapa gero eta puztuago eta hurbilagoan iraganaren ekaitz perfektu gorria nola lehertuko den kontenplatu. Hogeita bost urte atzera, estatu kolpea hirira heldu zen egunean, ezagutu zuen idazletzatik erretiratua den emakumeak gizon antzezlea. Ordutik, zazpi urteko diktadura, eta hemezortzi urteko ustezko demokrazia. Ora...

    19,00 €

  • MEMORIAREN GILTZA
    OLASAGASTI, RAMON
    Indio eta Tania sarri ibiltzen dira Ezkaba mendiko baso, bidezidor eta hegietan, zer suma, zokomiran. Arratsalde batean ikusitakoak, ordea, asaldatuta utzi ditu erabat. Zer dira eskeleto horiek? Zer da gizon-emakume horiek hezurren artetik atera duten botila hori? Ondoko egunetan, beste aurkikuntza garrantzitsu bat egingo dute Zubixarreko siman: giltzatzar herdoildu bat. Ezuste...

    12,00 €

  • LANBROA
    LIZARRALDE LARRAZA, PELLO
    Larunbat arratsaldea merkataritza-gune batean. Gizon bat dabil han familia ondoan duela. Emakume bat ere bai, bakarrik eta zerbait erosteko asmoz. Begiradarik gurutzatu ez arren, gizonak eta emakumeak elkar ikusi dute. Horrek eragin dien asaldura izugarriak handik lehenbailehen irteteko eta etxera erretiratzeko behar larria ekarri die. Bakoitza bere aldetik, hogei urte lehenag...

    15,50 €

  • 19 CÁMARAS
    ARRETXE, JON
    Diecinueve cámaras controlan el devenir de los habitantes del bilbaíno barrio de San Francisco, escenario donde transcurre la acción de esta novela. Calles que fueron ocupadas en su día por mineros y estibadores, que asistieron a la aparición del ideario republicano y que fueron un espacio de libertad y de diversión para varias generaciones. El cierre de muchos de los locales, ...

    22,00 €

    Buy
  • ELKARREN LAGUN, GAU ETA EGUN
    IRATI, GARMENDIA ARAMBURU

    13,00 €

  • OSPA HEMENDIK!
    IRATI GARMENDIA
    Zorri, euli eta bare, dardarka ortuko edozein landare! Luhartza, barraskiloa eta satorra, nork aurkituko du altxorra? ...

    13,00 €

  • ELEFANTE TXORI-BIHOTZA
    LANDA, MARIASUN
    “Interes kulturalak dituen elefante-talde batek maistra dinamiko eta abenturazale baten beharra du. Etxebizitza oihan afrikar batean. Dieta begetarianoa. Soldata: Ehun tona banana”. Maistra batek, iragarki hori irakurri eta lana eskatzen du. Han, oihanean, ohartuko da elefante guztiak ez direla berdinak: nolako bihotza, halako elefantea. Hor dago koska. ...

    11,00 €

  • UHOLDEAREN ZAIN
    REDONDO, DOLORES
    Serieko hiltzaile basati bat. Haren bila ibili behar, azken taupadara arte. Hiri bat uholdearen mehatxupean. 1968-1969 urte bitartean, gizon batek hiru emakume hil zituen Glasgowen. Prentsak John Biblia izenez bataiatu zuen hiltzailea. Ez zuten inoiz identifikatu, eta kasua zabalik dago gaur egun ere. Eleberri honek laurogeiko hamarkadaren hasierara garamatza eta Noah Scott She...

    26,00 €

  • EZIN EZETZ ESAN
    LANDA, MARIASUN
    Herri txiki eta berezi honetan, inoiz ezagutu ez den fenomeno bat gertatu zen: EZ hitza erabat desagertu zen jendearen aho eta bihotzetatik... Ez zuten EZ bezalako hitzik ezagutzen, ezta horren beharrik sentitu ere. ...

    11,00 €

  • BI ANAI
    ATXAGA, BERNARDO
    Etengabe errepikatzen den naturaren eta bere sasoien gurpilean Paulo eta Daniel bi anaien istorioa kontatzen digute animaliek: txoriak, katagorriek, sugeak eta antzarak. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin ageri da Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta, batez ere, Da...

    18,50 €

  • IRATI
    MUÑOZ, JOXEAN / LANDA HERNÁNDEZ, JUAN LUIS
    Irati, komikia, izen bereko filma egiteko oinarri izan den istorioa. Nafarroa VIII. mendean, Abderramanen (musulmanak) eta Karlomagnoren (frankoak) inperioen artean kokatua. Ximeno Azkarra Iruñeko lehen erregearen biloba Eneko Aritzaren eta Irati izeneko lamina misteriotsu baten arteko harremana Antzinarotik Erdi Arora igarotzean. ...

    36,00 €

  • KIRATS ABERATS!
    IRATI GARMENDIA
    Hau kiratsa! Bixkorrek ere jada ez du tente isatsa! Simaurra, gorotza edo satsa, aitona Joxeren hitzetan, ortuko lurrarentzat aberatsa. ...

    13,00 €

  • PUTZUA
    LABANDIBAR ARBELAITZ, GOIATZ
    Goizean esnatu denean, Laurek kuleroak odolez zikinduta ikusi ditu. Hilekoa etorri zaio lehenengo aldiz. Baina Laurek ez du hilekorik izan nahi. Eta ez du nahi inork jakiterik hilekoa etorri zaiola. Bere sekretua da. Bere buruari galderak egiten hasi da Laure: lagunek ba ote dute hilekorik? Zer ote daki bere lagun Xabatek hilekoari buruz? Aitari kontatu nahi al dio? Eta nolakoa...

    15,50 €

  • EL TUFO, QUÉ LUJO!
    GARMENDIA, IRATI / ARZELUS, ANE
    ¡Qué mal huele! ¡Qué hedor! Abono, excrementos o estiércol El abuelo Jose dice que es bueno para el huerto. ...

    12,00 €

    Buy
  • IRUNBERRI, 1990: ARROILAREN NEGARRA
    ARISTI, PAKO
    1990eko ekainaren 25ean, 12:00etan, Jon Lizarralde, Susana Arregi eta German Rubenach bainatzera jaitsi ziren Irati ibaira, Irunberriko Arroilaren baitan. ETAko militanteak ziren, Nafarroa komandoa osatzen zuten, eta astebete zeramaten kanpin-denda batean, Guardia Zibilaren aurkako ekintza baterako informazioa jasotzen. Une hartan, handik igaro zen Nissan Patrol bat geratu, eta...

    24,00 €

  • ELSA ETA PARADISUA
    LANDA, MARIASUN
    Elsak bost urte zituenean entzun zuen lehen aldiz hitz hau: pa-ra-di-su. Gustatu egin zitzaion. Bost segundo baino ez zituen behar izan zer esan nahi zuen galdetzeko. Hala ere, inork ez zion erantzunik eman… Uda batean, baina, dama bitxi bat agertu zen Elsa eta familia oporrak pasatzen ari ziren landetxean. Ordurako, hamar urte zituen Elsak. Orkatila bihurritu bat ere bazuen, e...

    11,50 €

  • 27 EGUNEZ JIRA ETA BUELTA
    GARMENDIA ARAMBURU, IRATI
    Ilberritik hilbetera, ilbeheratik ilgorara, hogeita zazpi eguneko bira, eta tartean bion arteko sekretu esanezina. ...

    13,00 €

  • TXIKLE BAT MARRUBIZKOA
    MERCADO, IGOR
    San Juan gaua herri txiki batean. Dena dago prest: egurrezko metak eta autotxokeak; gizonak tabernarako gogoz, umeak eta gaztetxoak harat-honat. Ospakizun giroa, ordea, edozein momentutan hautsi daiteke. ...

    17,50 €

  • EL MAIZAL
    TOTI MARTINEZ DE LEZEA
    Hoy en día, en un mundo controlado por las tecnologías más avanzadas, y en el que ordenadores, móviles, coches o aviones son tan comunes como la calefacción o el agua caliente en los grifos, resulta difícil evocar un pasado cercano. De igual manera, cuesta hacerse una idea sobre la situación de las mujeres en unos tiempos en los que les estaban vetados la educación y el acceso ...

    24,50 €

  • WINESBURG, OHIO
    ANDERSON, SHERWOOD
    Zenbat balio dute asmaturiko herrixka batetako nekazari eta langileen ametsek? Sinesten ahalko dugu guk ere haiekin, inoiz landa utzi eta hirira joanen garela eskapu? Haien eskuen keinuak behatu ahalko ditugu? Herriko Kale Nagusian igande goizez gora eta behera ibili? Desira dugun harekin paseoan atera iluntzean, baso aldera etzan eta elkarri musu emateko? Amerikako Estatu Bat...

    19,00 €

  • MARLENE ETA TAXIZAPATA
    LANDA, MARIASUN

    12,00 €

  • 7G UDALEKUAK
    NEREA LOIOLA PIKAZA
    LIBURU HAU DESBERDINA DA. Istorio honetan gertatuko dena ZURE eskuetan dago. ZU zara protagonista. Arriskuak, dilemak, eta abenturak aurkituko dituzu. Erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Zure gaitasunak eta adimena erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai! Baina ez etsi. Edozein unetan egin dezakezu atzera eta b...

    16,00 €

  • POEMA LIBURU BAT -IRAKURTZEKO JARRAIBIDEAK-
    ANGEL ERRO
    Esku artean duzun hau poema liburu bat da; bertako hitzen dentsitatea, beharrik, altua izan daiteke, beraz, eskuztatze artatsua eskatzen du. Ez pentsa, halere, egiteko zail edo adituentzakoa denik.  Hori bai, denbora behar izaten da, azkenean, poesiak hitza denboran geldiaraztea baitakar, amaikor eta materiagabea den denbora gauzatzea, biderkatzea, desaktibatzea, menturaz behek...

    11,00 €


01 02 03