Bilaketa Editorial : ELKAR

144 emaitzak

  • ROBINEN NEBA-ARREBAK
    OÑATE GARDEAZABAL, AITOR
    Nagore Saminaga, Dr. Martens botekin pauso irmoak ematen dituen skinhead mozkote eta zakarra. Polizia izana, ahaztu nahi lukeen istilu itsusi batek handik bota zuen arte. Gaur egun SKAn, Substantzia Kimikoen Atalean egiten du beharra, gatzik eta arrikurik gabeko lana. Hala ere, Galindoko araztegian, Bilboaldeko kaka guztiak biltzen diren instalazioetan, heriotza bat gertatu da,...

    21,00 €

  • BAKEA, BAKEA
    MONTOIA REVUELTA, XABIER
    Inazio Osa ?lehen Esnaola?, 43 urteko donostiarra, etxe oneko seme bakarra, amak mimatua bezain aitak gaitzetsia, emazte ohiak mespretxatua eta alabatxoak maitatua, lagunek pailazotzat hartua, ludopata, politoxikomanoa eta pornoadiktoa. Amaren hileta-elizkizunean hasten da kontakizuna, Artzain Onaren katedralean, eta bere bizitzako sustengu bakarrenetakoa galtzean dena hondamen...

    24,00 €

  • JAI ALAI
    AROSTEGI, GAIZKA
    1989 da. Martin Larralde, urte askoan munduko frontoietan ibilitako puntista, sorterrira itzuli da, Estatu Batuetako pilotarien grebarekin batera. Cadillac Eldorado gorri ikusgarri bat gidatzen du, 1976an partida gogoangarri batean irabazia, baina Martinen distira itzalixea dago geroztik, bere gorputz segaila ere alkoholak eta desengainuek apur bat makurtua. Zertara dator Larra...

    21,00 €

  • BARNE ZERBITZUAK
    AGIRRE MIGUELEZ, KATIXA
    1937-1943 urteetara garamatza Katixa Agirreren nobela berriak. Garai latzak. Espainiako gerra aurrena, eta horren segidan II. Mundu Gerra: ehunka mila gizon lubakietan, itsasoan nahiz airean elkar hiltzen, baina hau ez da gizonen gerra-kontakizun ohikoa, sasoi ilun hartan bere bizia jokatuz beste askorenak salbatu zituzten emakume ausart batzuei buruzkoa baizik. Izan ere, Euska...

    24,00 €

  • HARRIZKO BIHOTZA
    JAIO EGUREN, KARMELE
    Apunteak, ametsak, oroitzapenak, hausnarketak, pasadizoak? pentsamendu laburrak bildu ditu Karmele Jaiok alfabeto moduan antolatutako liburu berezi honetan. Urtetan zehar landutako testuak topatuko ditu irakurleak A-tik Z-ra, lerro bateko aforismo gisakotik orri bateko gogoeta landuagora, noiz arin noiz sakon, batzuetan poetiko eta besteetan zorrotz. Munduari begiratzen dio ida...

    21,00 €

  • RARA
    BEDIAGA REMENTERIA, IRATI
    Handia izandakoan normala izan nahi zuen liburu honetako protagonistak. Umetan horretarako prestatzen aritu zen. Gizarteak ezarrita duen normaltasunaren ereduan onartua izateko casting-etan, ordea, askotan jaso zuen ezezkoa RARA zelako. Eta horrek bere buruarekin lotsarazten eta hasarrarazten zuen. Baina denbora dezente eta ausardia apur bat bereganatuz RARA izateak aske bihurt...

    14,40 €

  • LANBROETAKO ZALDUNA
    LEONET SANTA CRUZ, URTZI
    Aparloreako eskifaia iparraldeko lurralde basatietatik bueltan da, baina indarrak berreskuratu aurretik jakin dute Jentilen Oihaneko gaitza kontrolpetik ihes egitear dela; Jaun Zuriak bere deabruzko ezpataren botere iluna osorik askatu du, eta oihandarrak oinazeturik daude. Kolpe latz horren aurrean, irtenbide bakarra izango dute, azken itxaropena; Cymruko lanbroetan barrena ab...

    16,75 €

  • GORA MUSIKA
    GORA MUSIKA, MARTINEZ

    19,95 €

  • MIRANDE, HERRIMINEZ, EZIN-MINEZ
    SOTO NOLASKO, MIKEL
    Mirande nazia. Mirande poeta miragarria. Mirande pederasta. Mirande euskal literaturaren berritzailea? Prisma asko ditu Jon Mirande idazle paristarraren figurak, eta guztiei heltzen die egileak bere ikerketa lan honetan, azken urteetan haren biografiaz osatu diren informazioak bilduz eta bere ikerketan deskubritu dituen lan ineditoak ere zabalduz. ...

    30,00 €

  • TXILLARREKO SUKALDARIA - PELLO RUBIORI ELKARRIZKET
    IBAIBARRIAGA APOITA, ASIER / SAN MARTIN LARRA¥AGA, EDURNE
    Historiak izaten ditu bere protagonista handiak, liburuetan nabar-menduak, nahiz eta sarri esan ohi dugun gizon-emakume apalek eraiki zituztela piramideak, ez faraoiek. Nolanahi dela, izen ezagun eta potoloen ondoan, batzuetan izen xehe eta izaera xumeko andra-gizonek beren alea jartzen dute gertakarien katean, eta ale horrek, modu batera edo bestera, baldintzatu egiten du letr...

    13,90 €

  • MARTXELO OTAMENDI - HANDIRA JOTZEKO KAZETARITZA
    UBEDA, GARBI¥E
    Martxelo Otamendi ezinbesteko erreferentea da euskal komunikazioan. Hogeita hamar urtez aktualitatearen lekuko izan da Euskaldunon Egunkaria-ko eta Berria-ko zuzendaritzaren talaiatik. Egia esan, lekuko ez ezik halabeharrezko protagonista ere izan da, batik bat Guadia Zibilak atxilotu eta torturatu zuenean, Euskaldunon Egunkaria ixteko operazioaren barruan. Zuzendaritza utzi et...

    17,50 €

  • ESNE BERRIKETAN
    UXUE ALBERDI
    Norbaitek ahoz kontatu, idazleak belarriz jaso eta idatziz emandako kontakizunak jasotzen ditu liburuak, emakumeek bizi izan eta kontatutakoak. Kontakizun bakoitzak izan nahi du berba-habia bizi bat, eta bata bestearen atzean jarrita, narraziook unibertso bat osatzen dute, paisaia bat, ahotsez eta mugimenduz betea. ...

    15,50 €

  • PEDAGOGISMOAREN GEZURTAPEN BAT
    MALDONADO BARAHONA, TERE
    Denok dugu garbi eskolak zer izan behar ez duen: instituzio iluna eta zurruna, irakasle ernegatu eta autoritarioz betea, ikasleak zigorpean beldurrez edukitzen dituztenak eta zentzurik gabeko zerrendak loritoen moduan ikastera behartzen dituztenak. Eskola mota hori, baina, antzina desagertu zen gure artetik, zorionez. Alabaina, hezkuntzaren errealitatea oraindik ere halakoa bai...

    23,00 €

  • SAKELAKO BIHOTZAK
    APELLA SANTAMARIA, JULEN
    Egungo nobela bat egungo gazteriaz, milurte berriarekin bateratsu jaiotakoen Z belaunaldiaz: haien musika eta solasak, haien amodio eta denbora-pasak, haien beldurrak eta ametsak, haien parrandak eta manifak. Iniziazio-nobela bat ondu du Julen Apellak Augustin Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere estreinako narratiba-lanean, adiskide-talde bateko kideen ibilerak kontatuz...

    22,50 €

  • AIZKORAK ETA GUTUNAK
    JIMENEZ ORMAETXEA, EDORTA
    1828ko irailean, Bermeoko Almika auzoan, Agirretxu baserriko gizona Juan Ormaetxea desagertu egin da, eta hura hiltzearen susmagarri egin dituzte haren emazte Josepa eta alaba Maripepatxu. Ikerketak abiaturik, gorpua agertu da, aizkorakadaz hila eta baserri aurrean lurperatua, eta ama-alabak atxilotu egin dituzte, bai eta epaiketarako bidean jarri ere. Eleberri historikoa, kro...

    17,90 €

  • LAKIOA
    GOIKOETXEA GEZURAGA, JOSU
    Amaginarrebaren etxean katakume jaioberriak akabatzera behartzen duten gizonaren paraderoa, parranda-gauaren osteko goizean lagun zahar-berri baten konpainian esnatuko den emakumearen harridura, guraso hilen baserrira itzultzen den droga-saltzailearen ibilerak, enpresako buruzagitza hartzera deitua den gazte arrakastatsuaren larriminak? Gai eta giro ugaritako bederatzi kontak...

    15,85 €

  • ERROEN IZERDIA
    JONE BORDATO
    Hiru ipuin luzek osatzen dute liburu hau, triptiko baten antzera. Istorioetako bakoitza beregaina da, baina bada guztiak lotzen dituen hari bat ere: protagonistek iraganean finkatuak dituzte beren erroak, nortasuna moldatu dieten baldintza eta ezaugarriak, baina geroa zabalik da beti, antzaldatze eta bestelakotze prozesuak biziko dituzte pertsonaia nagusiek, bere buruaz jabetz...

    22,00 €

  • ESNATU ALA HIL
    GOIKOETXEA, GARIKOITZ / IURREBASO, IÑAKI

    22,00 €

  • LIMA - MARTEREN SEMEA
    GORROTXATEGI, MIREN
    Lagunek udalekuetara gonbidatu dute Lima; ez dira, halere, ohiko udalekuak, superudalekuak dira. Eta hain justu, superbotereak dituzten gaztetxoentzat antolatu ohi dituzte. Limaren ustekaberako, Markos ere joatekoa da. Horrek harritzen du; berak dakiela, mutilak ez du superbotererik. Udalekuetan jakingo du Markos benetan zein den. Maitasuna eta gerra uztartzea ezinezkoa dela go...

    17,50 €

  • EURI ETA ATERI
    AGIRRE, ALAINE / MOSQUERA,YOLANDA (IL.)
    Egoerak gain eginda dagoen Noraren ezinegona kontatzen du errelatoak, dramatismo orotik urrun, umorea eta ironia bidelagun hartuta, dotore, fin eta trebe. Etxea eta lana utzita, Nora baserri batera joango da eta hurbilduko da naturara, sentitzen hasteko. Sobreran zituen geruza guztiak erantzita, iritsiko da bere funtsera ...

    17,50 €

  • ERESIA
    GOIATZ LABANDIBAR
    Aitzol Agirreren alaba Talak urruntasun ironikoaren eta min esanezinaren artean biziko ditu aitaren heriotzaren dolu egunei dagozkien fase eta zeremonia guztiak: etxean, beilatoki intimoan, herriko hil-kaperan, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen biran, agur ekitaldi instituzionalean eta mendi tontorretan eskainiko zaion agur herrikoian. Gizon publikoen gabezia pribatuak, famili...

    14,00 €

  • IRAGAN ATERGABEA
    SEGUROLA, J.M. "JULEN BELAMUNO"
    Herriko kintoen artean bizirik segitzen duten azken bi lagunen artean sortzen den lehia sorra; semearen zaintza kendu zioten emakume toxikomanoak biloba topatu zuenekoa; bainuetxeko ustezko baretasunean pizturiko gorroto gorria; kondesa baten jauregiko jardinean bizi den anakoretak inguruan biltzen duen jendetza... Istorio errealista bezain misteriozkoak bildu ditu Belamunok i...

    21,00 €

  • HAIZEAREN ERPEAK
    ELGEZABAL ODRIOZOLA, ANE
    Egileak bere ama hartu du idazgaitzat: XX. mendearen erdia pasatuxea zela jaiotako emakumea, baina bizimoduan askoz lehenagoko ezaugarriak dituena: etxean urik ez zeukan baserri batean jaioa, txikitatik lan eta lan jardundakoa, amets eta ilusioetarako tarterik gabe hazitakoa, era guztietako autoritateen aginte eta beldurraren pean bizi izandakoa: neskame lanetan orain, mojen me...

    13,90 €

  • HAIZEAREN ERPEAK
    ELGEZABAL ODRIZOLA, ANE
    Egileak bere ama hartu du idazgaitzat: XX. mendearen erdia pasatuxea zela jaiotako emakumea, baina bizimoduan askoz lehenagoko ezaugarriak dituena: etxean urik ez zeukan baserri batean jaioa, txikitatik lan eta lan jardundakoa, amets eta ilusioetarako tarterik gabe hazitakoa, era guztietako autoritateen aginte eta beldurraren pean bizi izandakoa: neskame lanetan orain, mojen me...

    8,49 €

  • BORRERO TXIKI BAT
    XABIER MENDIGUREN
    Zer sentitzen du Intxaurrondoko kuartelean bizi den haur batek? Nola pentsatzen du 80ko hamarkadan Guardia Zibilaren kaserna izugarri hartan hazitako gazte batek? Beldur ote da gauetan? Jabetzen ote da beretarrek eragiten duten beldurraz? Ze harreman du handik kanpoko neska-mutilekin? Besteren larruan sartzeko ariketa deigarri bat egin du egileak, eta enpatia horretatik pertson...

    14,00 €

  • URTE URDIN IHESAK
    JESUS MARI "TXILIKU" OLAIZOLA
    Urte batzuk baditu idazleak dagoeneko; mordotxo bat gehiago haren amak, 100 betetzeko gutxi falta duela. Ama besotik hartuta, etxepera darama, eta kalean honi eta hari begira jarriko dira, begiek sarri oraingo paisaia ez baina garai batekoa ikusten duten arren. Eta garai bateko kontuez solasean hasiko dira, orduko baserri eta tabernak, lan eta jolasak, ikarak eta ametsak... asp...

    17,90 €

  • LEHERTU BAINO LEHEN
    IRASIZABAL, I¥AKI
    Erik eta Aiora, editorea bata eta erizaina bestea, bikote gaztea, oro har ondo konpontzen dena, baina badituzte tentsiogune batzuk ere. Harremana onbideratzeko estrategia bat pentsatuko du Erikek, baina gauzak okertu egingo dira, ustekabean. Hortik aurrera, beste norabide bat hartzen du eleberriak, eta thrillerraren misterioarekin batera dilema moralek hartzen dute nagusitasuna...

    12,40 €

  • ANTROPOZENOAREN NOSTALGIA
    ITURREGI ESCONDRILLAS, PATXI
    Hotel-garbitzaile esplotatu baten larriak, kriptomoneten meatzaritzaren gorabehera ilunak, adimen artifiziala entrenatzeko esperimentu hala moduzkoak, gizakien eta makina adimentsuen arteko interakzio problematikoak, Lur planeta aspaldi suntsituan lagin arkeologikoak jasotzera datozen kosmonautak? Egungo munduan nahiz balizko geroan kokaturiko 16 istorio hauetan Patxi Iturregik...

    17,90 €

  • EZINEZKOAREN ALDE
    IÑIGO MARTINEZ PEÑA
    ?Nothing is impossible. Ez dago ezer ezinezkorik. Hori da gure garaiaren ideologiaren muina, behin eta berriro entzuten den leloa. Ezinezko guztiak gainditzeko nahi batek bultzatzen gaitu, sineste itsu batek. ?Nahi baduzu, egin dezakezu!?, ?Zugan sinesten baduzu, lortuko duzu!?. Hala al da, ordea? Liburuan zehar zalantzan jarri nahiko nuke ezinezkoaren kontrako jarrera hori eta...

    17,90 €

  • ZURRIOLA BEACH HOSTEL
    GALLASTEGI, LUR
    Zurriola Beach Hostel ostatua izango da duela mende bateko bi familien bizipenen agertokia eta haien ondorengo gazte batzuen elkarbizitzaren eta ataka zailen eszenatokia. Gerra batek baldintzatu zituen lehenengoen bizitzak; hiriaren turistifikazioak eta etxejabeen lukurreriak bigarrenak. Jakin-mina piztu eta bukaeraraino eusten dion trama korapilatsu batean nahasita daude guzti...

    16,90 €


01 02 03 04 05