Saltar al contenido principal
Izkiriaturik Aurkitu Ditudan Ene Poemak

Izkiriaturik Aurkitu Ditudan Ene Poemak

Sarrionandia, Joseba

«IZKIRIATURIK...»Joseba Sarrionandiak burututako bilduma honetan barneratzen den irakurleak lagun baten hurbiltasuna sentituko du lehen orrialdeetatik, norbait ari zaiola poemei buruz solasean, poemak poliki-poliki irakurtzen eta, aldian behin, antzinako maisu sosegatu haien tankeran, azalpenak emanez: zer diren khardja edo jarcha direlakoak, zer bizimodu izan zuen Omar Kheyyan...

Publishing house :
Pamiela Editorial
Year of edition:
2006
ISBN:
978-84-7681-501-4
Pages :
286
21,00 €
IVA incluido
Añadir a favoritos

Synopsis

«IZKIRIATURIK...»Joseba Sarrionandiak burututako bilduma honetan barneratzen den irakurleak lagun baten hurbiltasuna sentituko du lehen orrialdeetatik, norbait ari zaiola poemei buruz solasean, poemak poliki-poliki irakurtzen eta, aldian behin, antzinako maisu sosegatu haien tankeran, azalpenak emanez: zer diren khardja edo jarcha direlakoak, zer bizimodu izan zuen Omar Kheyyan-ek, zenbat hizkuntza erabili zituen Jean Arp artistak. Aparta da, beraz, liburu hau, eguneroko bizitzaren zarata eta ezinegonetik urruntzeko, eta erdiesteko, aldi berean, Inon Ez Dagoen Leku hori, munduko hizketaldi eder guztien erresuma amestua. Ez da zalantzarik: ondo egongo da erresuma horretan irakurlea Joseba Sarrionandiaren konpainian; are eta hobeto, zoragarri, jainkoek hots handiko ekaitz bat ekartzen badiote etxeko teilatura, eta ez badiote, eman dezagun, lore usaineko tea edo Cognac-eko soroetan sortutako edaria ukatzen.

Bildumak sentitzeko eta pentsatzeko bi era nabarmentzen ditu. Hor daude, alde batetik, Joseba Sarrionandiak berak sinatutako testuen kide-kideak, bere familiakoak diren idazleen poemak. Jende zintzo eta bihoztunaren patua kontatzen da horietan, noraino sufritu zuten, noraino jokatu zuten bere zorigaitzean duin, eta, oro har, adierazpen ezkorrak dira, lirikarentzako garai txarretan idazten ohi direnen tonukoak, den-denak ere ederrak -ezinbestean eder, esan behar da, zeren gure existentziako inguru bakartietan ernetakoak baitira; nola erne baitzen Tristia deserrian, edo Gilgamesen kexua lagunaren heriotzako orduan-. Bestetik, Joseba Sarrionandiarenak ematen ez duten testuak daude bilduman, edo, hobeto esan, haren ohizko idazle jardunarekin edota leiendarekin bat ez datozenak. Poema umoretsuak dira bigarren era honetako batzuk; gehienak, berriz, sexuaren eta maitasunaren kantu eta gorazarre.

Bitasuna, ordea, ez da zinezkoa. Bakarra da Joseba Sarrionandia. Bakarra da, halaber, eta zoragarria, poemei heltzeko bere modu hori, bere hizkera hori, hain soila eta zehatza -koloretxorik ez, ezta pintura bizirik ere; ondo zorroztutako arkatzaren marra, horren ordez-. Bakarra da, azkenez, itxura guztien gainetik, liburuaren gaia eta, hala nahi bada, mezua: «Askatasuna da handiena -dio liburuak behin eta berriro, tearen lurruna edo koñakaren berotasuna bezala hedatzen den xuxurlan-. Ez ezazu zure askatasuna urri dezakeen erakunderik, araurik, jokaerarik, sentimendurik onartu. Eta, beti zugan pentsatu gabe, borroka zaitez zure jendea azpiratu nahi dutenen aurka, nahiz borroka hori galbidea izan».
Bada irakurle mota bat liburuen atsegin txikiak maite dituena eta, testuek eragindako ebokazio zein gogoeta nagusiak gutxietsi gabe, xehetasun eta izpi bila ibiltzen dena. Alde horretatik ere liburu aparta da Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak hau. Irakurleak, kasu, aurreko argitalpenak eta oraingo hau aldera ditzake, eta aztertu poema beraren iraganeko eta oraingo bertsioak, zergatik jartzen zuen hasiera batean, Bobby Sands-en poema bat berpizterakoan, «... baina ingurua begiratuz gero tortura eta hipokresia aurkitzen dut», eta orain, berriz, «... baina inguruari begiratuz gero ugaltzen aurkituko duzu tortura eta hipokresia». Baldin bada holako irakurlerik gure artean, makina bat ordu eder pasatzeko dago. Eros dezala te gehiago, koñak gehiago; eska diezaiela jainkoei Inon ez Dagoen Leku horretan irakurtzen egoteko denbora aski.

Azken hitza eta azken laudorioa: Joseba Sarrionandia poeta handia da sortzeko unean; irakurle eta itzultzaile lanetan, ez da txikiagoa.»

Bernardo Atxaga, 2006

Artículos relacionados

Ciclo de Troya, el. Libro 3: la Patria de Eneas

Ciclo de Troya, el. Libro 3: la Patria de Eneas

Schwab, Gustav

Clásicos Liberados presenta: EL CICLO DE TROYA. De la guerra de Troya a la fundación de Roma, la feroz lucha de los hombres para escapar de su destino y de los caprichos de los dioses. La furia, el amor, la gloria y la derrota: todo está en Troya. Basándose en los tres grandes poemas épicos -Ilíada, Odisea y Eneida-, y en poemas menores y leyendas mitológicas, Gustav Schwab con...

Available

12,90 €

Odisea

Odisea

Homero, Homero

Una travesía que forja héroes, desafía a los dioses y revela lo más profundo del alma humana. Tras la caída de Troya, Odiseo (o Ulises), rey de Ítaca, emprende un viaje que ningún mortal desearía y que solo un espíritu indomable podría soportar. Monstruos que acechan en la oscuridad, islas donde el tiempo se detiene, el canto hipnótico de las Sirenas, tentaciones capaces de que...

Available

15,95 €

Los Figurantes

Los Figurantes

Vigan, Delphine De

El debut teatral de Delphine de Vigan. Un acercamiento a los detalles más sutiles de la existencia humana. En su primera incursión en el género teatral, Delphine de Vigan nos sitúa en el corazón de un rodaje de cine, desplazando su mirada hacia aquellos que habitan el último escalón de la industria: los figurantes. Cuerpos anónimos que al final no serán más que una sombra desen...

Available

18,90 €

Con Tal de Verte Volar

Con Tal de Verte Volar

Gane, Miguel

Con tal de verte volar es un homenaje a las alas que dirigen tu vuelo hasta donde solo se escucha el grito de la libertad, de la mujer libre. «Escribo este libroporque no sé fabricar bombas nuclearesy, después de todo,algo tendré que lanzarte.» Desde Madrid al cielo, únicamente pasando por el quinto piso de la calle en la que dijimos nuestro primer «Siempre» en formato poema. N...

Available

10,95 €

Las Invasiones Bárbaras

Las Invasiones Bárbaras

Pérez, Claudi

Un relato de lo que ha ocurrido en el mundo desde los inicios del nuevo milenio para entender hacia dónde vamos. El catastrófico recorrido del siglo xxi empieza con el 11-S, el ataque terrorista a las Torres Gemelas. Ese mismo año, 2001, China se incorporó a la Organización Mundial del Comercio, estalló el caso Enron —símbolo de la quiebra de un capitalismo fuera de control y p...

Available

19,90 €

Bad Bunny Ganó a las Máquinas (Serie Endebate)

Bad Bunny Ganó a las Máquinas (Serie Endebate)

Fernàndez, Marta

Bad Bunny, perrear es cosa de humanos. En un mundo, nada lejano, en el que los algoritmos nos esclavizaban ante las pantallas, surgió un héroe inesperado: un cantante puertorriqueño que hacía todo lo que jamás conseguirían las máquinas. Nos arrancó del sillón y nos puso a bailar y a sentir nuestro cuerpo y el cuerpo de los otros. Nos enseñó que las fotos que permanecen no son l...

Available

13,90 €

Other books of the author

Markos Gimenoren 101 Letrakartel

Markos Gimenoren 101 Letrakartel

Sarrionandia, Joseba

Markos Gimeno Vesga, 1974ko maiatzaren 5ean jaio zen Ermuan. Lagunak animatzeko, elkarlanean aritzeko eta buruari bueltak emateko dohaina izan zuen gaztetaik. Bere bizitza sorkuntzara bideratu zuen, nahiz eta bipolaritate gaixotasuna eta depresioaldiak jasan. Bere buruaz beste egin zuen, azkenean, Eibarren 44 urte zituela, 2018ko abenduaren 7an. Musika alorrean, The Pepes, Jul...

Available in 10 days

24,00 €

Una Vuelta Al Mundo

Una Vuelta Al Mundo

Sarrionandia, Joseba

Una niña le pide a su abuela, profesora de Historia a punto de jubilarse, que le relate «una historia de verdad». Y así, la abuela comienza a narrar la historia de la vuelta al mundo que en el siglo xvi realizaron Magallanes y Elcano. Las preguntas y observaciones de la niña convertirán la crónica de la antigua travesía en un motivo para explicar, con ternura y humor, otras muc...

Available in 10 days

18,00 €

Munduari Bira Eman Zion Ontzia

Munduari Bira Eman Zion Ontzia

Sarrionandia, Joseba

«Benetako historia bat» kontatzeko eskatu dio neskato batek bere amonari, benetako historia bat behingoz, ipuin umekoiak kontatzen dizkiolako beti amonak, Historia irakaslea izan arren. XVI. mendean munduari emandako lehenengo bira -Magallaesen eta Elkanoren itsasaldi entzutetsua- esplikatzen hasirik, neskatoaren galderek eta bainek aterako dute historia bere ildotik eta bihur...

Available in 10 days

15,90 €

Munduari Bira Eman Zion Ontzia

Munduari Bira Eman Zion Ontzia

Sarrionandia, Joseba

«Benetako historia bat» kontatzeko eskatu dio neskato batek bere amonari, benetako historia bat behingoz, ipuin umekoiak kontatzen dizkiolako beti amonak, Historia irakaslea izan arren. XVI. mendean munduari emandako lehenengo bira -Magallaesen eta Elkanoren itsasaldi entzutetsua- esplikatzen hasirik, neskatoaren galderek eta bainek aterako dute historia bere ildotik eta bihur...

Available in 10 days

18,00 €