BILBAO TELLETXEA, GIDOR / GÓMEZ LÓPEZ, RICARDO / LAKARRA ANDRINUA, JOSEBA A. / MANTEROLA AGIRRE, JUL
2004ko otsailaren 18an aurkeztu zen jendaurrean Lazarraga Eskuizkribua eta harro handia sortu zuen filologo, literaturzale eta euskaltzaleen artean, Arabako euskaraz idatziriko lehen lekukotasun luzea zelako (xvi. mendearen amaiera edo xvii. mendearen hasierakoa). Autoreek berehala ekin zioten talde-lanari, eskuizkribuaren azterketa eta edizio fidagarri, arduratsu eta zintzoa aurkezteko helburuarekin. Hamabost-hamasei urte hauetako lanaren emaitza da liburu hau.